Aste bete barru betetzen dira 81urte ´boom-bang´rdeatu zutela Gernika.
Ta niri ez dakit zergatik birrinduta datozkit datak burura;
73ko irailak 11ko Pinocheten golpea..
..mende berriko egun bereko N.Y-ko dorreak..
..Madrileko ostegun 11 hartakoa…
81ko Tejeroren 23 F-a..
..Francoren 20 N-a..
..Gure Brouard eta Muguruzarenak..Txomin Iturbe..
Lasa eta Zabalaren kare arrastoak 95ko ekainaren 21ean..
..ekainaren 23..irailak 27..irailak 23..
En fin, batasuna irudikatzen duen erromatarren
-adar lotuen sorta-
faxismo bateratuaren zantzuak.
Dena den ez dakit atentatu handiagoa izan ez zen, aurrez Arzallus ta Areilzak adostuko zuten martxoaren 30ean sortutako 80ko ´parlamento vasco´a.
Alderdi ona bakoitzarena baino ez den alderdien sasoian.
Ondiñokoa. Iraungitze data gabea.
´Justizia nagusi daitela´ diote gero, eta arrazoi faltarik ez dute, horrela irudikatzen baitute grekoek justizia; ezker eskuan balantza, eskuinean ezpata ta batez ere, begiak estalita dituen, jainkosaren irudiaz.
Itziarren semeen
semeen semeen
Gernikan pasa zenaz
ikasi genuen
Picassok jantzitako
´koadroa´k zioen
nola herri bat utzi zen
herrien astelehen
laurogei urteren
minak dauden arren
zor zaizkigun ardurak
ez dakit non dauden
laurogei urteren
minak dauden arren
kea herraz hedatzen
jarraitzen dute hemen.