Gaztetxeak, harrera guneak

“Gaztetxeak, leku zikin horiek, hippyz eta txakurrez betetako lekuak; bakarrik porroak erretzera eta garagardoak edatera joaten dira gazteak”.Zenbat aldiz entzun behar izan ditugu hitz horiek eroso eta arduragabe bizi den jendearen aldetik, injustizien aurrean inolako konpromisorik hartzen ez dutenen aldetik.

Ezkerreko sektore batzuetatik ere zenbait “jabetza pribatuaren” defentsan aritzen dira. Administrazioetatik eta udal gehienetatik ere berdin, errepresioa eta desalojoak besterik ez dituzte egiten.Ez dute onartzen beste modu bat dagoela bizitzeko, kultura egin eta eskaintzeko, eta autogestioaren bidez ekintzak antolatzeko.

Baina horretaz aparte, gaur egun gaztetxe eta lokal okupatu batzuetan migranteekin elkartasuna modu zuzenean ari dira praktikara eramaten eta harrera gune bihurtu dituzte, esaterako: Donostiako Txantxerreka gaztetxea,Irungo Lakaxita, Arrigorriagako gaztetxea, Astra, Bilboko Karmela, Arteako benta, Zornotzako etxe okupatu bat…Migrante batzuek egun gutxi pasatzen dituzte, baina beste batzuek hilabeteak daramatzate. Instituzioen utzikeriaren aurrean gaztetxe eta etxe okupatuok ezinbesteko aterpe bihurtu dira migrante askorentzat.