Espetxeak apurtu!

Lau preso hilda Zaballako (Araba) kartzelan 2019an, horietako hiru 30 urtetik beherakoak. Estatu Espainolean urte honetan 79 pertsona hil dira kartzeletan.

Espainiako Konstituzioaren arabera “las penas privativas de libertad y las medidas de seguridad estarán orientadas hacia la reeducación y reinserción social de las personas presas”

Errealitatetik oso urrun dago esaldi hori, gaur egun kartzela kontrol sozialerako instrumentu izateaz gain, gorrotoa sortzen den leku bat da eta ez du balio pertsonak bergizarteratzeko, kontrakoa baizik.

Zaballako kartzelaren inguruan Salhaketak salatzen du heriotza horiek guztiak arrazoi ez naturalengatik gertatzen direla eta saihestu ahal direla, gainera, isiltasunean mantentzen direla .

Era berean, dio agintari eskudunen aldetik ez dagoela inolako borondaterik “hilketa” horien inguruabarrak argitzeko. Eta baieztatzen dute soilik egun indarrean dagoen legeria beteta, heriotza horiek ekidin ahalko ziratekeela.

Barne-arazoetako ministerioaren estrategia gehiago da heriotza hauek isilpean gordetzea, eurek saihestea baino.

“Heriotza zigor” extrajudizial gehiago gerta ez dadin, espetxeak apurtu!