EH Bilduk 2.550 boto lortu ditu Zornotzan eta 18 eserleku Gasteizen

taldea_kartelaHauteskunde gauean Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuetan akatsak izan ziren eta EH Bilduk hainbat herritan inpugnazioak jarri zituen, tartean Zornotzan; izan ere, gure herrian koalizio soberanistak 2.487 boto lortu zituela esan zuten, baina 2.550 eskuratu zituen.

Akats hori beste herri batzuetan ere gertatu zen eta, azkenean, Bizkaian EH Bilduk eta EAJk lehian zuten azken eserlekua koalizio soberanistarentzat izan da. Honek guztiak eragina izan du Eusko Legebiltzarreko eserlekuen banaketan: EAJk parlamentari bat gutxiago izango du (28) eta EH Bilduk bat gehiago (18).

Gauzak horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeetan 2.550 boto eskuratu ditu EH Bilduk Amorebieta-Etxanon. EAJ izan da alderdi bozkatuena, 4.252 boto eskuratuta; Elkarrekin Podemosek 1.308 boto izan ditu, PSE-EEk 725 boto, PPk 324, Ciudadanosek 93, PACMAk 61 eta Ganemos: Si se puedek 37 . Parte-hartzea % 66,47koa izan da.

Bestalde, Gasteizko Legebiltzarrean eserlekuen banaketa honek eszenatoki berria irekitzen du; izan ere, EAJk ezinezko dauka orain PSE edo PPren babesarekin gehiengo osoa lortzea.