Zelan diran kontuak! arretarik jarri ezean, ezagutzen dabena baino ez dabe ikusten gure begiek; ez da, ez, kasualitatea aurkeztu barri dauskuen pertsona hori, lehen inon ez, eta orain edozein lekutan ikusten dozuela. Ezagututakoan, gertukoago bihurtzen da, gainera; edozer dala gertatzen jakona, ezezagunari gertatutakoak baino zirrara handiagoa eragingo dausku, beti. Halan bada, ezagutzen dogun horretara bideratuko da gure arreta, ezinbestean.