Ikasketaz fabrikazio mekanikoko goi-teknikari eta irakasle lanbidez, zinegotzi ardurari esker ondo ezagutzen du Udaleko lana Ander Uriartek. Gazte-gaztetan hasi zen Amorebieta-Etxanoko herri-mugimenduetan parte hartzen eta egun berdin segitzen du: kalean, zornotzarren ondoan, ekimenak antolatzen edo laguntza eskatzen dion orori eskua luzatzen. Beti lanean eta beti irribarre batekin. Beti herrigintzan. Gehiago Irakurri