Ander Uriarte Pujana izango da EH Bilduren alkategaia Amorebieta-Etxanon 2023ko Udal Hauteskundeetan, koalizio soberanistaren oinarri sozialak bere hautagaitza berretsi ostean.
Bego Atxa Gizarte, Enplegu eta Berdintasun zinegotziarekin hainbat gai aztertu ditugu elkarrizketa honetan: covid-19aren pandemiak gehien kaltetutako sektoreei laguntzeko EH Bilduk proposatutako neurriak, Udal Aurrekontuak, larrialdian dauden herritarrei zuzendutako laguntzak kudeatzeko sisteman antzemandako gabeziak, perspektiba feminista… Gehiago Irakurri
Gaizka Esparza Hirigintza, Iraunkortasuna eta Zerbitzuen zinegotziarekin egindako solasaldi honetan hainbat proiektu zertan diren aztertu dugu, hala nola Urgozo kiroldegiaren eraikuntza, Tantorta auzoaren eraberritzea edo Larrako bidegorria. Halaber, Udal Gobernuak larrialdi klimatikoaren aurrean neurririk hartzen ez duela kritikatu du. Gehiago Irakurri
Iñaki Iza EH Bilduko Kultura, Kirola eta Euskara zinegotzia da. Laster bi urte egingo ditu ardura horretan. Euskarari buruzko ikerketak Amorebieta-Etxanon datu kezkagarriak eman dituela ohartarazi du, hainbat plan eta jarduera martxan jarri badira ere. Gehiago Irakurri
1962an Iruñean jaioa, 2015eko udal hauteskundeetan politika instituzionalerako jauzia egin zuen Joseba Asiron historialari eta irakasleak, bere hiriko EH Bilduren zerrendaburu gisa. 2015-2019 legealdian Iruñeko alkate izan zen, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerrarekin akordioa eginda. 2019ko bozetan, aldiz, ez zen posible izan Aldaketaren Gobernu hori errepikatzea eta orain EH Bilduren taldeburua da Asiron. Alkate gisa bizi eta egindakoez mintzatu gara berarekin, besteak beste. Gehiago Irakurri