Euskal Herriko mus txapelketa abian da, eta Zornotzako kanporaketa datorren abenduaren 26an jokatuko da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Luis Urrengoetxea kaleko tabernetan, LUTABER elkarteak antolatuta.
Lasuen enpresa San Juan eta Lehendakari Agirre kaleen artean egiten ari den obran, beharginak segurtasun neurririk gabe ari dira lanean. Behin kaskoak jantzi zituzten, Udaletxeko ordezkaritza bat obra bisitatzera joango zela aurretiaz jakin zutelako. EH Bilduk egoera hori salatu du eta horrela jokatzen duten enpresekin kontraturik ez egiteko konpromisoa har dezala eskatu dio Udalari.
Aspaldi iragarri genuen Autzaganeko saihesbidearen lanak aurrera ateratzeko arazoak zeudela. Hori dela eta, ez da onargarria orain arte izan dugun informazio urria komunikabideen bitartez jaso izana. EH Bilduren ustez, gertatutako ingurumen kalteen jabe izan arren, Bizkaiko Aldundiak informazioa ezkutatu du. Gehiago Irakurri