Amorebieta-Etxanoko Udalak Ogenbarrena auzoa eraberritzeko bigarren fasea abian jarri du; lehendabiziko zatia duela bi urte gauzatu zen. Lanak apirilaren 5ean hasi eta lau hilabetez luzatuko dira. Unamuno, Juan XXIII eta zenbaki bikoitidun kaleetan egingo dituzte obrak.