Osakidetzak Arraibiko eraikinari uko egin ostean, zer?

P1000083Osakidetzak uko egin dio Arraibiko eraikinaren beheko solairuan bulegoak jartzeari eta, hortaz, eraikina osorik izango da Udalarentzat. Bertan, autoenplegua sustatzen laguntzeko asmotan, enpresa haztegi bat ezartzea proposatu du EH Bilduk udalbatzarrean.  Gehiago Irakurri

Larrea auzoan bidegorri bat egitea eskatu dio EH Bilduk Udalari

Barrio Larrea de Amorebieta-Etxano.

Larrea auzoa.

Larrea herri-gunetik kilometro batera dago eta bertan bi ikastetxe eta udal kiroldegia daude. Ibilgailuen joan-etorriak ugariak dira eta ordu jakin batzuetan zirkulazio arazoak eta aparkatzeko zailtasunak izaten dira. EH Bilduk bizikletaz joateko aukera defendatu du, betiere segurtasuna bermatuta. Gehiago Irakurri

Lasuenek langileen eskubideak urratu dituela berretsi du Lan Ikuskaritzak

alkatea-lasuenLan Ikuskaritzak argitaratutako txostenaren arabera, Construcciones Lasuen konpainiak langileen lanaldiak luzatu zituen  San Juan eta Lehendakari Agirre kaleetan egindako obretan, Eraikuntzako Hitzarmen Kolektiboa urratuta. Udalaren obra horiek aurreikusitako epea baino hilabete lehenago amaitu ziren. Gehiago Irakurri