Genozidioa etnia, nazio, arraza eta erlijio bera duten pertsonen talde bat sistematikoki suntsitzea da, wikipediaren arabera. Ez zen gerra zibila, genozidioa baizik. 1936ko uztailaren 18tik militar espainol batzuen altxamendua garatu zen, Europako gobernu faxista batzuen laguntzarekin; Errepublikaren aurkako sedizio ekintza bat eta, are okerrago, arma eta babesik gabeko herriaren kontrako genozidio eta gizateriaren aurkako krimenak egin zituzten.