Askotan bezala, teoria eta praktika ez datoz bat eta hori administrazioetan edo instituzioetan maizegi gertatzen da. Kasu honetan Zornotzako Udalaren adierazpen batekin gertatu da. Gehiago Irakurri
Askotan bezala, teoria eta praktika ez datoz bat eta hori administrazioetan edo instituzioetan maizegi gertatzen da. Kasu honetan Zornotzako Udalaren adierazpen batekin gertatu da. Gehiago Irakurri
Emakume aparta. Borrokalari nekaezina. Kataluniako parlamentuko diputatu ohia. 2017ko abenduaren 22an estatu espainoleko Auzitegi Gorenak ikerketa bat zabaldu zuen Annaren kontra “matxinada” delituagatik. Hala, erreferenduma defendatzeagatik eta prozesu konstituziogile bat zabaltzeagatik kartzela zigor handiaren mehatxupean egonik otsailean Genevan (Suitza) exiliatu zen.
“Bizitza da handiena” mugimendua Donostia inguruan jaio zen maiatzean, nazioarteko turismo gailur baten harira Donostian. Herri mugimendua eta sindikatu mordoaren indarren bateratze bat izan da, zapaltzen gaituzten horiei aurre egiteko eta herri boterea eraikitzen jarraitzeko. 78ko Euskal erregimenaren alternatibak eskaintzeko borroka transbertsala egiten dute.Euren ekintza sonatuena aspaldi hutsik zegoen hotel bat okupatzea Donostiako erdigunean eta han bertan egin zuten borroka sozialen aldeko astea.
“Todo es mentira en este mundo. Todo es mentira la verdad” abesten du Manu Chaok. Eta arrazoi guztia dauka. “Biolentzia barik dena da posible”. Hori esaten zuten hitz egiten duten bakoitzean pozoia botatzen duten manipulatzaile eta intoxikatzaileek. Aspalditik ikusi dugu eta egun ere ikusten ari gara Euskal Herrian zenbat pertsona diren kartzelaratuak eta errepresaliatuak euren lan politikoa egiteagatik. Zerrenda amaiezina da, azkenaldiko batzuk esatearren , txiolariak, Altsasukoak, Oreretakoak, musikariak,etab.