Lasuen enpresa San Juan eta Lehendakari Agirre kaleen artean egiten ari den obran, beharginak segurtasun neurririk gabe ari dira lanean. Behin kaskoak jantzi zituzten, Udaletxeko ordezkaritza bat obra bisitatzera joango zela aurretiaz jakin zutelako. EH Bilduk egoera hori salatu du eta horrela jokatzen duten enpresekin kontraturik ez egiteko konpromisoa har dezala eskatu dio Udalari.