EH Bilduk errefusatu egiten ditu asteartean Bruselan gertaturiko erasoak eta bere samina adierazi nahi du orain arte 31 pertsonen heriotza eta 200dik gora zauritu eragin dituen atentatuengatik.
Joan den otsailaren 26ko plenoan tentsio-une handiak izan ziren, Tantortan eraikiko duten supermerkatuaren harira egindako eztabaidan. Urko Lopez EH Bilduren bozeramailea proiektu horren kontrako argudioak ematen ari zela, Andoni Agirrebieitia alkateak eta Anartz Gandiaga Hirigintza zinegotziak paperak galdu zituzten, eta irainka eta deskalifikazioetan hasi ziren. Gehiago Irakurri
Lehenik eta behin, EAJ eta Podemos-Ahal Dugu alderdiak zoriondu behar ditugu lortutako emaitzengatik, bai herri mailan zein Euskal Herri mailan.
EH Bildurentzat ez dira emaitza onak izan, ez Zornotzan ezta Euskal Herrian ere. Horren inguruko balorazio positibo bat egitea edo baloiak kanpora botatzea ez litzateke gure estiloa izango, gugan sinesten duten pertsonei muzin eginez. Ez dugu hedabideetan beste alderdiek izan duten presentziarik izan inoiz izan diren hauteskunderik mediatikoenetan.
Lorea Bilbao Torturaren Aurkako Taldeko (TAT) kidea da, eta otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna denez, harengana jo dugu bere iritzia ezagutzeko. 2016. urte honetan ere tortura oso presente egongo den gaia izango dela esan digu, eta azpimarratu hura ahalbidetzen duen legedia derogatzeaz gain, Euskal Herrian eragin dituen zauriak ixtea lehentasunezkoa dela. Gehiago Irakurri
Nork gogoratzen ditu Zornotzako Pilar eta Toribio bezalako denda txikiak? Nork gogoratzen ditu desagertutako beste hainbeste familia negozio? Nahiz eta instituzioetatik denda txikien aldeko kanpainak egin, gero eta pertsiana gehiago itxita ikusten ditugu gure herriko kale askotan. Eta zabalik irauten dutenak txarto pasatzen ari dira, justu ateratzen dutelako dendak sortzen dituen gastuak ordaintzeko. Gehiago Irakurri