Archives Info EH Bildu

Amaia Sarrionandia zornotzarrak istripua izan du Huelvako espetxetik bueltan

etxerat-istripua

Istripuak salatzeko senideen agerraldia. Argazkia: Etxerat

Ezbeharra Gasteiz-Burgos errepidean gertatu zen. Sei senide eta bi gidari boluntario zihoazen furgonetak basurde talde bat jo zuen. Ordurako 1750 kilometro eta 27 orduko ibilbidea eginda zeramatzan furgonetak. Zornotzako EH Bilduk sakabanaketa-politika amaitzea exijitu du. Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanoko Iraunkor Elkartearen egitasmoa, Nazio Batuen Erakundeko lehiaketa batean

iraunkor-logoa‘Oinak lurrean’ proiektua 2017ko Nazio Batuen ‘Praktika Onen’ saria jasotzeko hautagaien artean dago. Iraunkor elkarteak Amorebieta-Etxano osasuntsu eta iraunkor bilakatzea du helburu, sentsibilizazioaren eta heziketaren bidez, tokiko baliabideen arrazoizko erabilera bultzatuta eta bertako ekoizpen eta kontsumo arduratsua sustatuta.   Gehiago Irakurri

EH Bilduk 2.550 boto lortu ditu Zornotzan eta 18 eserleku Gasteizen

taldea_kartelaHauteskunde gauean Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuetan akatsak izan ziren eta EH Bilduk hainbat herritan inpugnazioak jarri zituen, tartean Zornotzan; izan ere, gure herrian koalizio soberanistak 2.487 boto lortu zituela esan zuten, baina 2.550 eskuratu zituen.

Akats hori beste herri batzuetan ere gertatu zen eta, azkenean, Bizkaian EH Bilduk eta EAJk lehian zuten azken eserlekua koalizio soberanistarentzat izan da. Honek guztiak eragina izan du Eusko Legebiltzarreko eserlekuen banaketan: EAJk parlamentari bat gutxiago izango du (28) eta EH Bilduk bat gehiago (18).

Gehiago Irakurri