Archives Info EH Bildu

Amorebieta-Etxanoren erronkak beteko ez dituen aurrekontua onartu dute EAJk eta PSEk

Amorebieta-Etxanoko 2018ko udal-aurrekontuak bozkatzeko saioa izan da ostiral honetan udaletxean. EH Bilduk ondoko eskaera egin du: hautazko postuen, liberatuen eta zinegotzien soldatak eta dietak % 20 murriztea, Ongizate eta Berdintasun Sailera diru gehiago bideratzeko. EAJk eta PSEk atzera bota dute gure proposamena. Gehiago Irakurri

Jon Irazola (EIPK): “Iheslarien arazoa tamalez ez dago agenda politikoan, eta egoera larria da”

Jon Irazola Mendikute EIPKren ordezkaria.

Sabin Eubak behin esan zidan: “Iheslaria existitzen ez den pertsona da”. Azkeneko datuen arabera, munduan barrena dauden euskal iheslari politikoak 80-100 dira; asko eta asko 60 urtetik gorakoak, 20 inguru osasun arazo larriekin eta gehienak 30 urte baino gehiago etxetik kanpo daramatenak. Gehiago Irakurri

Urko Lopez: “EAJk ez du argitu kiroldegi berriak zornotzarren beharrizanak asetuko dituen edo 5 urtean txiki geratuko den”

Amorebieta-Etxanok kiroldegi handiagoa eta kirol-eskaintza hobea behar duela defendatzen du EH Bilduk, baina EAJk iragarritako Urgozo kiroldegiak ia 19.000 biztanleko herri baten beharrizanak asetuko dituela zalantzan jarri du; izan ere, egitasmo horren helburua Ixerbekoa kiroldegia ordezkatzea da. Gehiago Irakurri

Tokiko Agenda 21a martxan da berriro, EH Bilduren ekimenez

Hiru urtetan geldituta egon ondoren, ingurumenaren eremuan Udalaren utzikeria salatuta, EH Bilduren ekimenez abian da berriz Tokiko Agenda 21a, garapen jasangarriaren alde lan egiteko herritarak eta udal administrazioa inplikatzeko asmoa duen prozesua. Ingurumen plan berria martxan jarri izana albiste ona izan arren, jarrera kritikoa agertu du EH Bilduk. Gehiago Irakurri