1984ko maiatzean, astebeteko tartean, atxilotu eta torturatu zuten Poliziak eta Guardia Zibilak Juan Luis Areitio Gerediaga zornotzarra. Indautxu eta La Salveko kuarteletan inkomunikatuta egun batzuk igaro ostean, kargu gabe aske utzi zuten.
EAJk eta PSEk Amorebieta-Etxanoko Udalaren izenean bidaltzen dituzte oharrak komunikabideetara, baina ohar horietan ez dituzte inoiz oposizioko taldeak (EH Bildu eta Hiri Ekimena) aipatzen. Gehiago Irakurri
Guardia Zibila 1972 kasutan egon zen inplikatuta, Polizia Nazionala 1785 kasutan eta Ertzaintza 336 kasutan. Euskal Herriko Unibertsitateko aditu talde batek burutu du tortura eta tratu txarren gaineko txostena, Eusko Jaurlaritzaren eskariz. Txosten horretan, 1960 eta 2014 urteen artean Euskal Autonomia Erkidegoan eman ziren kasuak biltzen dira.
San Migel kaleko obrak direla eta, dendari eta ostalariak galera garrantzitsuak izaten ari dira.
Gehiago Irakurri
Israelgo indar armatuek edonor, edonoiz eta edonon atxilotzeko baimena dute, baita adingabeak badira ere. Ez dute inolako kargurik aurkeztu behar atxiloketa bat egiteko eta atxiloaldiaren iraupena urteetakoa izan daiteke. Gehiago Irakurri