Zapatuan Goya sarien banaketa izan zen, eta telebistan hoberik ez zela iritzita, ikusi egin nuen. Ez naiz ni horrelakoetan aditua, baina astun samarra iruditu zitzaidan, aurkezlearen ahaleginak ahalegin.
Benetan negargarria aktoreek-eta eskerrak emateko sasoian musika bidez moztea, hogeita hamar segundotik gora emanez gero. Are tamalgarriagoa baten batek protesta egiteko unean suertatu zenetan. Emanaldian zehar ez zen gai sakonetan sartzeko gogo handitik sumatu, behintzat. Gehiago Irakurri