Zuk ez dakizun arren
gaur egin zaitut neure
ta egingo zintuzket
gehiagorako ere
Amamaren altzotik
amestearen zerez
zabalik utzi zendun
leihotik noa ihes
Marraztu egin zaitut
fabrika tximinitan
entzun berba labanez
ta jolastu haizetan
Ze polite dan zugaz
eskutik joatea
lagun-aurrea eta
ikastola ostea
Zuk ez dakizun arren
gaur egin zaitut neure
ta egingo zintuzket
besteentzako ere
Orma horretan dagon
lorearen antzera
zugan baino ez dagon
usaietik hartzera
Bihotz gorri hortatik,
kapote beltz hortatik
bizitza bizitzeko
adorearengatik
Dena delako horren
ileen ileetatik
emaguzu musu bat
-askatasun-kaletik
Zu ez dakizun arren
gaur egin zaitut neure
ta egingo zintuzket
gehiagorako ere
zuk ez dakizun arren
besteentzako ere.