‘Prest gaude’, Sareren mobilizazioa Bilbon

Loading Map....

Fecha/Hora
Date(s) - 13/01/2018
5:30 pm - 8:30 pm

Ubicación
La Casilla

Categorías


Presoen eskubideen defentsan urtero egiten den manifestazioa, ‘Prest gaude’ lemapean egingo du aurten Sarek. Urtero legez, milaka lagun biltzea espero dute mobilizazioan, baina aurtengo deialdian gatazkaren konponbidean gizarteak hartu behar duen protagonismoa nabarmendu nahi izan dute Sareko kideek, eta, «konponbidea bideratzen duena euskal gizartea izatea» ezinbestekotzat jotzen dutenez, dei egingo diete eragile politiko, sindikal eta sozial guztiei «inolako salbuespenik gabe» manifestazioan parte har dezaten.