Herriko merkataritza zaintzeko, herriko dendetan erosi

Beti aldarrikatu dugu tokiko merkataritza ezinbestekoa dela eta beti azpimarratu dugu erosketak herriko dendetan egitea oso garrantzitsua dela. Baina orain, koronabirusaren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, inoiz baino beharrezkoagoa da hori.

Saltoki handiak gainezka, Internet bidezko salerosketa goraka… Herriko merkataritzaren egoera lehendik ere larria bazen, alarma egoera honen ondorioz are okerragoa da orain.

Herriko dendariei eta merkatariei laguntzeko gobernuek eta erakundeek premiazko neurriak berehala hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da. Ildo horretan, EAJ eta PSEren Gobernua agerian geratu da autonomoentzako diru-laguntza iraingarriak bideratuta: 175 euro autonomo bakoitzeko, gutxi gorabehera.

Hala ere, herritarrok ere badugu gure ardura eta badugu nola lagundu: kontsumitu ditzagun gure herriko eta auzoetako produktuak. Eros dezagun gure herriko eta auzoetako dendetan.

EH BILDUK EGINDAKO PROPOSAMEN BATZUK

1- Herritar guztiei 100 euroko bonu-dendak ematea, merkataritza txikia suspertzeko

2- Amorebieta-Etxanoko denda txikiak babesteko eta tokiko merkataritza suspertzeko proposamena

3- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkataritza txikia suspertzeko 10 neurri