“Ametsetatik herrira”: Dena aldatu, ezer ez aldatzeko?

Herrigintza, elkarlana, parte-hartzea… beti izan dira gure komunitatearen indar kolektiboaren ardatzak. Ez gara trabatzen kontzeptuok marketin tresna gisa huts erabiltzen, gure herriak badu benetako eraldaketa politikoa gauzatzeko aukera historikoa, eta aukera horren aurrean parte-hartzea zintzoa eta gardena izan behar duela sinesten dugu”.

Herrigintza, parte-hartzea, elkarkidetza, auzolana… pinkwahing eta greenwashing-en artean, eta orain, herriwashing edo populismoa?

Batzuek, betikoek, EAJk, hitz potoloei esanahia aldatu eta kontzeptu horiek instrumentalizatuta antolatu dute haien marketin politika. Aldaketa eta berrikuntza omen dakarte, baina, ez dira ezer aldatzen ari, ez dutelako ezer aldatu azken berrogei urteotan.

Parte-hartzea sustatzen hasi behar dute orain. Nik ez daukat zertan ostendu: ondo deritzot. Hala ere, ohar bat: parte hartzea benetakoa edo antzeztua den aztertu genezake, baina interesgarriagoa da, agian, hausnartzea zergatik ez den horrelakorik egin orain arte.

Kontzeptuei esanahia eta erabilera aldatzeko duten zaletasuna eta bizioa ikusita, ez gintuzke harrituko haien proposamen politikoa saltzeko beste trikimailu bat besterik ez izatea

Betidanik, eta azken urteotan bereziki –legegindaltzi honen hasieratik, esatera ausartuko nintzateke– deseroso sentiarazi dituen eragile oro isilarazteko ahalegin handia egin dute, hots, herrigintzan dabiltzan eta elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu duten taldeak.
Eta bat-batean, ze kasualidade ze misterio, parte-hartze prozesuak ei dira gobernu honen altxorra.

Kontuak kontu, ikusteke dago nola, norekin eta zertarako egingo dituzten prozesuok; kontzeptuei esanahia eta erabilera aldatzeko duten zaletasuna eta bizioa ikusita, ez gintuzke harrituko parte hartze prozesua izan beharko litzatekeena haien proposamen politikoa saltzeko eta bere egiteko beste trikimailu bat besterik ez izatea.

Argi dago batzuek eta besteek lehentasun desberdinak dauzkagula, eta eskerrak! Batzuek ametsak saltzen dituzte aldaketak balira bezala; guk, ordea, uste dugu beste herri-eredu bat behar dela, eta hori EH Bilduren eskutik etorriko dela.

Herrigintza, elkarlana, parte-hartzea… beti izan dira gure komunitatearen indar kolektiboaren ardatzak. Ez gara trabatzen kontzeptuok marketin tresna gisa huts erabiltzen, gure herriak badu benetako eraldaketa politikoa gauzatzeko aukera historikoa, eta aukera horren aurrean parte-hartzea zintzoa eta gardena izan behar duela sinesten dugu.

Utopia bailitzan hartzen zituzten gure proposamenak. Telesforok arrazoi, gu utopikook! Baina, kontrakoa sinestu dugu beti, parte-hartzea ez dela utopia, baizik eta herri honen ibilbide naturalean kokatzen den ariketa demokratikoa

Guk ezinbestekotzat jotzen dugu parte-hartze prozesuak ez izatea komunikazio estrategiaren osagarri hutsa, elkarlan errealerako eta erabakiak modu partekatuan hartzeko tresna sendoak baizik.

Udalean gaudenetik, 14 urte hauetan, behin eta berriz eskatu ditugu halako prozesuak, eta sarritan beste alde batera begiratuz, utopia bailitzan hartzen zituzten gure proposamenak. Telesforok arrazoi, gu utopikook! Baina, kontrakoa sinestu dugu beti, parte-hartzea ez dela utopia, baizik eta herri honen ibilbide naturalean kokatzen den ariketa demokratikoa. Guretzat, herrigintza ez da hitz politen kontua, baizik eta jendea entzun eta erabakiak elkarrekin hartzea.

Azken aldiko joerek argi utzi dute dinamika parte-hartzaile batzuk proposamen politikoen aurkezpen soil bilakatzen ari direla, edo horiek babesteko tresna gisa erabiltzen direla.
Hortik sortzen dira galderak: Hau al da parte-hartzea? Nola da posible “prozesu irekiak” martxan jartzea eta gainerako alderdi politikook ez izatea inolako berririk, azalpenik edo gonbidapenik?

Nor ari da dinamika hauek bideratzen? Zein enpresek eta zein interesek gidatzen dituzte parte-hartze gisa aurkezten dizkiguten prozesuak? Zergatik ari dira kanpoko eragileak ariketa horietan pisua hartzen?

Eta galderak pilatu besterik ez zaizkigu egiten: Nor ari da dinamika hauek bideratzen? Zein enpresek eta zein interesek gidatzen dituzte parte-hartze gisa aurkezten dizkiguten prozesuak? Zergatik ari dira kanpoko eragileak —El Correo bezalako komunikabideak, kasu— ariketa horietan pisua hartzen? Nork erabakitzen du norabidea, metodologia eta parte hartzeko modua?

Bidea justu kontrakoa dela deritzogu, herritik eraiki behar dira, amets handienak erreal bihurtzeko. Bestela, ametsak izango dira… baina ez gure komunitatearenak. Guk jendearekin hitz egin, entzun, partekatu eta elkarrekin eraikitzen dugu; hortik dator gure konpromisoa eta gure indarra. Gaur egungo testuinguruan hori bermatuko duen indarra EH Bildu da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude