Udalak Ibon Urrengoetxearen hilketa arbuiatu eta bere mina agertu du

Ibon Urrengoetxea. Argazkia: EiTB

Adierazpen instituzional batean, Amorebieta-Etxanoko udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztiek elkarretaratzea deitu dute 19:30ean herriko plazan, hilketa gaitzesteko eta Ibon Urrengoetxearen familiari babesa eta elkartasuna adierazteko.

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ibon Urrengoetxeren erahilketaren ondorioz ondorengo adierazpen instituzionala egin nahi du bere arbuio irmoa agertzeko:

Abenduak 23ko goizaldean Amorebieta-Etxano modu oso suntsitzailean izan da kolpatua. Ibon Urrengoetxea, herriko bizilaguna, lapurreta batean erahila izan da. Giza-maltzurkeria eta zekenkeriak, zeintzuek historian zehar inoiz ez dituzten gure gizarteak utzi, berriro ere kolpatu gaituzte.

Amorebieta-Etxanoko Udaletik gure min eta arbuioa erakusten dugu erahilketa honen aurrean, eta gure erabateko babesa erakusten diegu Ibonen senitarteko eta gertukoei.

Gaur Asteartea, hilak 26, herriko plazan konzentratzeko deialdia 19:30ean izango da.

Beti gure bihotzetan Ibon.

Amorebieta-Etxano, 2017ko abenduaren 26a