Ohar bateratua atzo Zornotzan gertatutako lan istripuaren harira

EH Bildu Zornotza, Elkarrekin Amorebieta eta PSE udal taldeen ohar bateratua, atzo, Zornotzan gertatu zen lan istripuaren harira. Arratsaldeko 19.00etan, Herriko Plazan aurreikusitako elkartasun-elkarretaratzean parte hartzera deitzen zaituztegu.

1. EH Bildu Zornotzak, Elkarrekin Amorebietak eta Alderdi Sozialistak biziki atsekabetuta hartu dute Amorebieta-Etxanon, atzo, 2026ko otsailaren 5 ean, pertsona bat lan-istripuz hil izanaren albistea. Goian adierazitako alderdiek elkartasuna eta babesa adierazi nahi diete langilearen senideei, lankideei eta lagunei.

2. Era berean, edozein lan motatan, guztiaren gainetik, lan segurtasunak lehentasuna izan behar duela adierazi nahi dugu. Kosta ala kosta, lan istripuak saihestea beharrezkoa da eta hontarako, ezinbestekotzat jotzen dugu lan-osasunari eta segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, bai eta lan-arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere.

3. Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen diegu lan-arriskuen prebentzioan jardunbide egokiei buruzko programetan lagun dezatela, lan administrazioarekin eta erakunde sindikal zein enpresekin koordinatuta.

4. Azkenik, aurrez aipatutako alderdiek, herritarrak gaurko egunerako, arratsaldeko 19.00etan, Herriko Plazan aurreikusitako elkartasun-kontzentrazioan parte hartzera deitzen zaituztegu.

EH BILDU ZORNOTZA

ELKARREKIN AMOREBIETA

PSE

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude