Ekainaren 28an

Beste behin jaiki naiz amesgaizto batekin. Jaiki eta ingurura begiratzean itzartu naizen jakin gabe, horrek izutzen nau gehiago. Beste eraso homofobo bat, beste irain transfobo bat, beste erailketa transmaribollofobo bat… Zurrunbilo erreakzionarioaren bete-betean gauden honetan hainbat galdera suertatzen zaizkit: Nola gelditu hau guztia? Zer egin plano kolektiboan? Nork du erantzukizuna horietan guztietan? Gehiago Irakurri

JON IDIGORAS

Ane Alegria Sarrionandia

Atzetik aurrera hasten dira batzuetan kontatu nahi ditugun bizipenak, gogoratzen dugunetik ikasi dugunera bidaia eginaz. Hurrengo lerroetako hitzok, gehiago dute pertsonaletik politikotik baino. Gehiago bizipenetik, teoriatik baino. Autobiografikotik are, biografiatik baino. Ez dut beste era batera idazten asmatu, tamainako erreferente batek norberarengan uzten duen arrastoa baino.

Gehiago Irakurri

M8

Libe Izaguirre

Badira urte batzuk jada martxoaren 8a borroka eguna bilakatu dena, borroka feminista hain zuzen ere. Gaurkoan ere, gazte feministok “Antifaxismoa feminista izango da edo ez da izango” lelopean kaleak hartuko ditugu, bi kontzeptu horiek, antifaxismoa eta feminismoa alegia, lotura estuko hitzak baitira.

Gehiago Irakurri

ERANTSI, JANTZI ETA ABESTU

Xabier Irakulis

Inauteriak datoz; herria musikaz eta kolorez beteko zaigu berriz ere. Hitz gutxitan esanda, ostera ere jaia!  Baina ez edozelakoa. Izan ere, herrikoiak, eta era berean, unibertsalak dira Inauteriak. Dagoeneko aukeratuta dago mozorrotzeko gaia. Urtero, Zornotzako Gazteen eskutik etortzen zaigu horretarako gonbita. Aurtengoa: “abeslariak”. Kasualitatea agian, baina abeslariak ez badira ere, ez al da bertsolaria momentu oro mozorrotzen ari den artista?

 

Gehiago Irakurri

Tortura

Juan Joxe Legorburu

XX. mendean, ez dago Estatu historia bakar bat polizia eta tortura deslotu dezakeena. Tortura hitz madarikatua zein beldurgarria bilakatu izan da hamarkada luzeetan Euskal Herrian, amesgaiztoa izateraino. Estatu batek disidentziaren kontra, eta modu sistematikoan, darabilen arma da tortura. Hala ere, definizio batek ez du inolaz ere erakusten hitz horren sakonera, are gutxiago sakonera horrek pertsonengan sortarazten dituen zauriak eta izuak.

Gehiago Irakurri