Amorebieta-Etxanoren erronkak beteko ez dituen aurrekontua onartu dute EAJk eta PSEk

Amorebieta-Etxanoko 2018ko udal-aurrekontuak bozkatzeko saioa izan da ostiral honetan udaletxean. EH Bilduk ondoko eskaera egin du: hautazko postuen, liberatuen eta zinegotzien soldatak eta dietak % 20 murriztea, Ongizate eta Berdintasun Sailera diru gehiago bideratzeko. EAJk eta PSEk atzera bota dute gure proposamena. Gehiago Irakurri

Tokiko Agenda 21a martxan da berriro, EH Bilduren ekimenez

Hiru urtetan geldituta egon ondoren, ingurumenaren eremuan Udalaren utzikeria salatuta, EH Bilduren ekimenez abian da berriz Tokiko Agenda 21a, garapen jasangarriaren alde lan egiteko herritarak eta udal administrazioa inplikatzeko asmoa duen prozesua. Ingurumen plan berria martxan jarri izana albiste ona izan arren, jarrera kritikoa agertu du EH Bilduk. Gehiago Irakurri

Arantza Gerediaga zinegotzi ohia zendu da

Arantza Gerediaga Bilduko zinegotzia izan zen 2011-2015 legegintzaldian.

Urte luzez gaixotasun larri baten aurka borrokan jardun eta gero, Arantza Gerediagak betirako utzi gaitu.

Ezin aipatu gabe utzi sei urte hauek ezinezkoak izango zirela bera bezalako militanteei esker ez balitz. Bilduren sorreran ezinbesteko pertsona izan zen Arantza. Gehiago Irakurri