GIZAKERen udal inkestak EH Bilduren hazkunde etengabea erakusten du

GIZAKERen udal inkestaren emaitzek agerian utzi dute EH Bildu dela herrian baloraziorik altuena duen alderdia eta Ander Uriarte talde politikoen liderren artean baloratuena, alde handiarekin. Halaber, emaitzek diote herritarrek udal politiketan aldaketaren beharra ikusten dutela.

Gehiago Irakurri

EH Bilduk urteetan proposatu bezala, Zelaietako parkinari izaera errotatiboa eman dio Udalak, baina pribatizatuta dagoenez, herriak ordainduko du

Begi onez ikusten dugu Udalak, EH Bilduk urtetan proposatu bezala, Zelaietako parkinari errotazio izaera ematea onartu izana. Hala ere, azpimarratu nahi dugu pribatizatutako espazioa izanik, herriak garesti ordainduko duela berez publikoak diren lurretan aparkatzeko aukera izatea.

Gehiago Irakurri

Zornotzako EH Bilduren irakurketa, Espazio Publikoaren Ordenantzari jarritako errekurtsoaren ebazpenaz

Joan den ostiralean, iaz Zornotzako EH Bilduk EAJ-PSE udal gobernuak onartutako Espazio Publikoaren Ordenantzari jarritako errekurtsoaren ebazpenak legezkotzat jo du ordenantza. Hala ere, udal talde subiranistak uste du hura onartzeko prozesuan herritarren parte hartzeko eskubidea urratu zela eta legeak exijitzen dituen txostenak ez zirela garaiz aurkeztu. Gehiago Irakurri

Karmen kaleko peatonalizazio proiektuaren inguruko gardentasun eza leporatu dio Zornotzako EH Bilduk EAJ-PSE udal gobernuari

Karmen kaleko peatonalizazio proiektua abian jartzeko prozesuan gardentasunik eza hauteman du Zornotzako EH Bilduk. Izan ere, EAJ-PSE udal gobernuak ez die proposamena aztertzeko beharrezko dokumentazioa helarazi, garaiz eskatu badute ere.

Gehiago Irakurri