Inauteriak datoz; herria musikaz eta kolorez beteko zaigu berriz ere. Hitz gutxitan esanda, ostera ere jaia! Baina ez edozelakoa. Izan ere, herrikoiak, eta era berean, unibertsalak dira Inauteriak. Dagoeneko aukeratuta dago mozorrotzeko gaia. Urtero, Zornotzako Gazteen eskutik etortzen zaigu horretarako gonbita. Aurtengoa: “abeslariak”. Kasualitatea agian, baina abeslariak ez badira ere, ez al da bertsolaria momentu oro mozorrotzen ari den artista?


