Archives Juanjo Legorburu

Erresistentzia!

Udaberriko euritan ahalduntzen da natura, sortzen da larrosa, eguzkiak pausatzen du orube ororen gainean bere izpi dantza. Udaberrian ere herriek amestu dezakete bere etorkizuna erresistentzian oinarritu daitekeela, memoriaren zizelkatze txikietan ehundu euren esperantza. Natura eta lurra, iruditeria eta sinboloa, sujetoa eta nazioa, finean independentzia eskuratuz Euskal Estatu errepublikarra edukiz hezurmamitzen joatean dago gakoa. Gehiago Irakurri

Bizitzak erdigunera eta gora borroka feminista!

Martxoaren 8an emakumeek gauzatuko duten greba orokorra greba politikoa izango da, funtsean borroka ezin daitekeelako izan generoen arteko berdintasun kontu soil bat, aldaketa sozial sakon batera eramango gaituen prozesu bat baizik. Bizitza erdigunean duen eredua aldarrikatuko duelako Mugimendu Feministak.

Gehiago Irakurri

Urtats

Ohikoa izaten da urte amaierarekin batera bilanak egitea esparru zein alor orotan. Nola joan zaigun eta joate horretan zer-nolako emaitzak edota atzerapausuak izan ditugun. Begirada azkar bat bota diezaiokegu urtean zehar egondakoari eta seguru asko hastera doan horretan errepikatuko direnak: Gehiago Irakurri

Hitzak eta berdintasuna

Oker ez banago, Axular handiak zioen kontzientzia dela inoiz atseden hartzen ez duen zerbitzaria. Makina bat aldiz entzundako hitza da kontzientzia, gauzak edota fenomenoak aztertzeko darabilgun lotura baita: hizkuntza kontzientzia, kontzientzia politikoa edota gizarte eremuan kontzientzia hartzea, demagun emakumeekiko kontzientzia hartze bat berdintasunaren bidean…

Gehiago Irakurri

Asmatu?

Ezker abertzaleak ziklo politiko berria zizelkatzen hasia du harria lantze bat bailitz… lanketa desberdina harri berdinean, aurretik genituen helburu berberak baitira. Asmatzea hartu daiteke eragiketa matematiko bat bezala, baina gakoa dago zenbakiak nola dantzan ipini, hots, lanabesak eta metodoak.

Panorama politikoan zerbait berria azaltzen zaigunean sarri erabiltzen den aditza asmatzearena izaten baita, asmatze kontu soil bat bailitz. Baina asmatzeak zein borondateak atzean akuilua behar du, gauzak, proposamenak edota helburu txikiak hezurmamitzen joan ahal izateko.

Gehiago Irakurri