Autzaganeko lanei buruzko batzorde monografikoa eskatu du EH Bilduk

autzagane-obrak3Autzaganen burutzen ari diren herri lanen atzerapena eta akuiferoetan eginiko kalteak direla-eta, Euskal Herria Bilduk irailean gaiari buruzko batzorde monografikoa egiteko eskatu du uztailaren 24ko Osoko Bilkuran. “Kaltea eginda dago eta, tamalez, oraingoa erantzukizunak eta konponbideak eskatzeko unea da”, nabarmendu dute. Gehiago Irakurri

Ikusezinak

Xabi Gutierrez2000tik 2013a bitartean 23.000 iheslari baino gehiago ito dira Mediterraneoko uretan hondoraturik, ACNURren arabera.

Bi multzo handi bereizi behar dira hilabeteotan Europara datozenen artean:

Alde batetik, Magrebetik eta Saharaz hegoaldeko Afrikatik eten gabe datozenak daude, hemen lana dela jakinik. Bestetik, gerrari ihesi Siriatik, Eritreatik, Somaliatik eta Afganistandik datozenak.

Gehiago Irakurri

Karmenetan ingelesez!

idoia-zuloaga“Zelaieta parkean, ipuin kontalaria ingelesez” irakurri nuen atzo, uztailak 12, Anboto astekarian, Zornotzako Karmenetako jai egitarauan, eta harrituta geratu nintzen. Okerren bat izango zelakoan, gaur, oraindik aho zabalik, eskuko egitaraua arakatu dut eta ez, akatsik ez zela baieztatu ahal izan dut. Gehiago Irakurri

Andoni Agirrebeitia alkateak 67.000 euro gordin kobratuko ditu urtean

andoni-agirrebeitiaEAJ-PSE gobernu koalizioak lehendabiziko osoko bilkuran hartutako zenbait neurri gogor kritikatu ditu EH Bilduk, hala nola, Andoni Agirrebeitia alkatearen soldata, Hirigintzako zinegotzia liberatu izana edo udalbatzarrak arratsaldez egiteko aukera baztertzea.

Legegintzaldi berriko lehen osoko bilkurak “desadostasun zaharrak” agerian utzi dituela adierazi du EH Bilduk. Hauxe duzue koalizio soberanistaren irakurketa: Gehiago Irakurri