Amorebieta-Etxano HAPOa (Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra) tramitatzen ari da, datozen urteotarako udalerri eredua definituko duen tresna eta herritarron egunerokotasunean eragina izango duena.
2017ko Udal Aurrekontuak inbertsio ugari jasotzen ditu eta horietako askorekin bat dator EH Bildu, baina EAJk eta PSEk adostutako proiektuaren kontra bozkatu zuen, koalizio soberanistak egindako emendakin bat bera ere onartu ez zutelako.
EH Bilduk, besteak beste, Arreibiko eraikina ez saltzea eta beroni erabilera soziala ematea proposatu zuen (Udalak 1,8 milioi euro xahutu zituen bere eraikuntzan eta orain 1,2 milioi eurogatik saldu nahi du). Gehiago Irakurri
Aste honetan, hainbat eta hainbat zornotzarren ahotan “ondo paseu” entzun ahal izango dogu. Zalantza barik, jai handiak dira gabonak Euskal Herrian. Bakotxak bere lekutxoa topatzen dau eta aurrera. Ez dago ezkutatzerik hainbatentzat jai astunak, luzeegiak eta abar be badirala eta ihes egitean baino ez dabela pentsetan. Beste kasu askotan moduan, tradizioak aldatuz eta egokituz doaz, unean uneko gizartearen arabera. Beraz, noberak ikusiko dau zer egin.