Amorebieta-Etxanoko denda txikiak babesteko eta tokiko merkataritza suspertzeko proposamena

Herriko merkataritzaren egoera larria da. Saltoki handiak jendez gainezka dauden bitartean eta salerosketa elektronikoa goraka doan heinean, herrietako dendak ixten ari dira. EH Bilduk egoera horri buelta eman nahi dio eta, orain arte bezala, aurrerantzean ere tokiko dendariak babesten jarraituko dugu. Zergatik? Gehiago Irakurri

Lehen sektorea bultzatuko dugu, produktore-sare bat eratuz eta tokiko elikagaiak jantoki publikoetara eramanda

Langabetuak lehen sektorean murgiltzea sustatuko dugu, produktore-sare bat eratzeko, lanpostuak sortzeaz batera. Udalak lursailak eskainiko ditu, baita makineria eta produktua merkaturatzeko beharrezko azpiegitura, modu partekatuan erabiliz. Gehiago Irakurri

Amorebieta-Etxanon gobernatzeko prest gaude

Amorebieta-Etxanoko Udal Gobernura aldaketa eramatea. Horixe da EH Bilduren helburua datozen udal-hauteskundeetan, eta horixe erantzuten diot kalean gure asmoei buruz galdetzera hurbiltzen zaidan bizilagunari. Gehiago Irakurri

Ander Uriarte: “Herri hau beste era batera kudeatu daitekeela erakutsi nahi dugu”

Ander Uriarte zerrendakideak aurkezteko ekitaldian.

Ikasketaz fabrikazio mekanikoko goi-teknikari eta irakasle lanbidez, zinegotzi ardurari esker ondo ezagutzen du Udaleko lana Ander Uriartek. Gazte-gaztetan hasi zen Amorebieta-Etxanoko herri-mugimenduetan parte hartzen eta egun berdin segitzen du: kalean, zornotzarren ondoan, ekimenak antolatzen edo laguntza eskatzen dion orori eskua luzatzen. Beti lanean eta beti irribarre batekin. Beti herrigintzan. Gehiago Irakurri