20-N!

75eko azaroaren 20an joan zen Franco (de cuerpo presente), eta orduan ere, jende onekoa poztu zen gurean zein bestean, denoi tokatu baitzitzaigun nola edo hala, garaiko eskizofrenia soziala geure larrutan bizitzea. Ustezko handi-mandien ´bai ala bai´a.

Bizi nahi zuenak bizitza zuen zor!

Ez dizue lehengoak oraingoa ekartzen gogora?! Kat, Kat, Kat.

Egin galde, -begikoenak ez ditudan arren- juduei esate baterako! Inguru-lurrek atzamar erakusle bakarra zuten gidari, eskumako eskuarena noski. Edo arinagoko garaietako kolonizatzaileei, non beraien sisteman, beraien justiziaz, ´balizkoak´ galera lanetara kondenatuak ziren, baita ´valle de los caidos´ bat eratu arte adibidez.

Ez dizue orainak lehenik gogora ekartzen?! Lapur, xenofobo, zikin…en fin, hain gertu egonagatik geografikoki, gure izatearen antipodetan dauden hauei men eta kasuan gorazarre egin behar bagenie bezala.

Baina honetaz denak edo gehienak esanda daudenez, estatuaren makinaria lotsagarriaz (aginte-gizarte-komunikabide…esate-izate-egite…) denak esanda ere gutxi direla jakinez, (jada sare sozialetan beraietan ere ez delako kasi hainbeste uger kabitzen),

egun berezi hau geurera ekarrita Santi eta Josu gogora ekartzeko baliatu nahiko nuke.

84an, bere Bilboko kontsultan era-hil zuten Brouard medikuaz, ta bost urtera baino ez -eskumako bost atzapar gora!- estaldura osoz noski (egun Kataluniako kaleetara bidalitako arraza-kideen pare -ez gehiago ez gutxiago-) Madrilen akabatu zuten Muguruza mahaikideaz.

Honetaz eta hartaz, esan bezala eta nirea ez den ahots kualifikatuz esana denez asko, utzi dezadan ba esaldi bat airean; atzo, gaur eta bihar, beti bezala, gutxienez partida doblean gogoratu behar ditugu guk, beraienak baino ez diren KaKaK.